Gipuzkoaren
etorkizuna
eraikitzen

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2007-2011 Kudeaketa Planaren aurkezpena

Itzuli

2007-ko Azaroaren 30-a

Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2007-2011 Kudeaketa Plana aurkeztu zuen bere gobernu-taldearekin batera. Dokumentu estrategiko hau foru-zuzendaritzaren etorkizunerako  jarduera gida bat da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren epe ertain edo luzerako plangintza estrategikoa inspiratzeko balioko du, bai eta Aldundiaren Departamentuetako bakoitzaren estrategia definitzeko ere.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren etorkizun-ikuspenaren muina “Gure Lurraldea – Nuestro Territorio” eta Gobernantzak osatzen duten bikotea da, eta hauexek izango dira 2007-2011 legealdian zehar Gipuzkoako Foru Aldundiaren politika eta programa publikoen bitartez egingo den lanaren zutarriak.


”Gure Lurraldea – Nuestro Territorio”  Gipuzkoako Foru Aldundiaren etorkizun-ikuspenaren muin gisa, gure lurraldearen alderdi fisiko eta gizatiarrak bateratuko dituen elementua izango da. “Gure lurraldea”-ri, identitate eta kultura indartsu eta berezkoak dituen lurralde adimendun honi, balioa eman nahi dion ikuspen bat da, ordenamendu, mugikortasun eta garapen sozial eta ekonomiko orekatu eta jasangarrietan oinarriturik.

Gobernantza politika kultura berria, ikuspenaren gainontzeko elementuak oinarritik antolatu behar dituen tresna da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren politika publikoen jardun zuzenaren bitartez, hala nola, kudeaketa, egituraketa eta harreman mota eta kode berriak ezarriz. Erakundeen lidergo partekatuan, komunikazioan eta ordenatutako gizartearekiko harremanean oinarrituko da antolaketa hau, bai eta gizarte zibilaren partaidetzaren sustapenean ere.



 

Hiru zutabe

”Ongizatezko Gipuzkoa” da Gipuzkoako Foru Aldundiaren etorkizun-ikuspena eusten duten zutabeetako lehena. Zutabe honek pertsona eta komunitatea gorenean kokatzen ditu, Ongizatezko Estatuaren erronkei aurre egitearen garrantzia nabarmenduz  Gipuzkoan bizi garenon bizi-kalitatea mantendu eta hobetzeko eta, batez ere, aukera gutxien dituzten pertsonei laguntza eskaintzeko. Hau guztia bide bikoitz baten bitartez lortu nahi da: talde hauentzat bideratutako politika sozialak diseinatuz eta gure gizarte honetan funtsezkoak diren baloreak indartuz.

”Gipuzkoa Lehiakorra” da ikuspenaren bigarren zutabea, ongizaterik gabe lehiakortasunik ez dagoela eta lehiakortasunik gabe ongizaterik ezin izan dezakegula dioen adierazpenean oinarritzen delarik. Zutabe honek gure lurraldeko produkzio eta enpresa ingurunean lehiakortasuna indartzeko beharra irudikatzen du. Hau lortzeko berrikuntzarako orientazioa, ikaskuntza, jakintza eta ekintzailetza bultzatu eta, azken finean, enpresen eta lurraldearen beharrekin bat datozen politika eta proiektuak egokitu eta sustatu behar dira.

“Azpiegitura eta antolamendu jasangarriaren Gipuzkoa” da ikuspena osatzen duten zutabe interdependente eta osagarrietako azkena. Gipuzkoa, “Gure Lurraldea – Nuestro Territorio”, bertako biztanleen mugikortasuna, lehiakortasuna eta ongizatea modu jasangarrian bermatzen dituen ingurune bizi bezala ulertu eta eraikitako gunea da, bai bere egitura fisikoei, bai harremanetakoei eta baita birtualei dagokienez ere. Honetarako, jasangarritasun eta azpiegitura politika aktibo eta integralez eta, azken finean, espazio eraginkor eta sortzaileen eraketa eta antolamendu orekatuaz baliatuz.
 
Bere alderdi eta aktibitate alor ezberdinetan, Gipuzkoaren ikuspen honek ezaugarri komun batzuk mantentzen ditu, ikuspuntu eta estrategia guztien bereizgarri diren ezaugarriak. Jarduera guztietan azaldu behar diren partekatutako ezaugarri hauek honako hauek dira: jasangarritasuna, euskara, baloreak eta berrikuntza
 

7 helburu eta 21 estrategia

2007-2011 Kudeaketa Plana legealdi honetan Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera estrategiaren oinarri utziezin eta lehentasunezkoa osatzen duten 7 Helburu eta 21 Estrategietan antolatuta dago.
 

1. Helburua: “GURE LURRALDEA”
1. Estrategia Sarbide Unibertsala eta Kultur eta Ondare Suspertzea
2. Estrategia Euskara suspertu eta normalizatzea
3. Estrategia Landa Ingurunea sustatzea
4. Estrategia Mugikortasun Sistema berri bat definitzea

2. Helburua: GOBERNANTZA
5. Estrategia Partekatutako lidergoa
6. Estrategia Inplikazioa eta parte-hartzea sustatzea
7. Estrategia Gobernu eta Administrazio tresnak modernizatzea

3. Helburua: “ONGIZATEZKO GIPUZKOA”
8. Estrategia Baloreak indartzea eta Kapital Soziala sortzea
9. Estrategia Lehentasunezko kolektiboetan gizarte-politikak ardaztea
10. Estrategia Kirol-jardueren bitartez Trebakuntza, Baloreak eta Aisia sustatzea, batez ere gazteen artean
11. Estrategia Ikaskuntza eta Ekintzailetza sustatzea

4. Helburua: “GIPUZKOA LEHIAKORRA”
12. Estrategia Estrategiak eta politikak enpresen eskaera eta beharrei egokitzea
13. Estrategia Ekimen ekonomiko estrategikoak sustatzea
14. Estrategia Berrikuntzarako orientazioa

5. Helburua: “AZPIEGITURA ETA ANTOLAMENDU JASANGARRIAREN GIPUZKOA”
15. Estrategia Azpiegitura zerbitzu integralen hornidura
16. Estrategia Jasangarritasun bermea
17. Estrategia Lurraldearen antolamendua
18. Estrategia Fusio guneak sortzea


6. Helburua: “GIPUZKOA IREKIA eta KANPO ETA BARRURAKO HARREMANAK”
19. Estrategia Gipuzkoaren barruranzko lotura eta presentzia aktiboa
20. Estrategia Gipuzkoaren kanporanzko lotura eta presentzia aktiboa

7. Helburua: “BAKEA eta NORMALIZAZIOA”
21. Estrategia Bakea eta Normalizazioa

Gipuzkoako Bulego Estrategikoa


Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2007-2011 Kudeaketa Plana aurrerapauso berri bat da Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartutako belaunaldi arteko konpromisoari dagokionez. Gipuzkoaren etorkizunarekiko konpromisoa kudeaketa publiko estrategikoaren etengabeko jardutearen bitartez gauzatzen da. Kudeaketa Plan honekin abiarazten da jardutea eta Gipuzkoako Bulego Estrategikoa berriak izango da horren jarraitasuna bermatzeaz arduratuko dena.

Gipuzkoako Bulego Estrategikoa gobernuaren tresna gisa sortua izan da, hausnarketa estrategikotik sortua. Epe luzerako plangintza egiteaz gain, Gipuzkoarentzako etorkizun ikuspegi bat lantzea izango da bere eginkizunetariko bat.


Horretarako, Bulegoa ondorengoko eginbeharretaz arduratuko da:

• G2020 hausnarketa estrategikoaren prozesua eguneratu (erronkak eta aukeratutako egoera), eraberritutako egoera proposatzeko.

• Hautatutako etorkizuneko egoera eraiki ahal izateko estrategia sortu eta kudeatu.

• Estrategia aldian-aldian aztertu eta berrikusi.

• Estrategia egoera berrietara egokitu, estrategikoki zainduz eta gertaerei aurrea hartuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2007-2011 Kudeaketa Plana


Lotutako dokumentuak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2007-2011 Kudeaketa Plana
[PDF formatua 3MB]

Itzuli

Copyright2008 l Gipuzkoako Bulego Estrategikoa Lehen Ahaldun Nagusiordea - Lege-informazioa

Gipuzkoako Atariko logotipoa eta orri nagusirako lotura | gipuzkoa.net